Alegiako Eguberrietako Pala Txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2023ko abenduaren 31

I. Alegiako Eguberrietako Pala Txapelketaren finalak jokatu ziren ostiralean Elorri frontoian; emakumezkoen mailan Enara Macicidor eta Nagore Muruak eraman zuten garaipena, eta gizonezkoen mailan, berriz, Urdangarin eta Goitiak.

Gipuzkoako pilotari onenak lehian aritu dira, Alegian lehen aldiz antolatu duten Eguberrietako Pala Txapelketan. Abenduaren 16an ekin zioten txapelketari, eta ostiralean jokatu zituzten finalak Alegiako Elorri pilotalekuan. Gizonezkoen mailan Urdangarin eta Goitia izan dira irabazleak Odei Arregi eta Alex Sanchezen aurka 25-23 irabazi ostean. Emakumezkoetan, berriz, Enara Mancicidor eta Nagore Muruak jantzi dute txapela Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejetaren aurka 25- 22 irabazi ostean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!