Alegiako erdialdea trafikoarentzat itxita egongo da igande arratsaldean

Ataria 2023ko abenduaren 22a

Tontokale gaineko bidegurutzetik eskola parerainoko eremua itxita egongo da 18:00etatik 19:30era.

Abenduaren 24an, igandea, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera dela eta, Alegiako herriguneko trafikoa moztuta egongo da 18:00etatik 19:30era. Tontokale gaineko bidegurutzetik eskolara bitarteko tartea itxita egongo da eta horrenbestean Larraitz auzora sartu edo ateratzeko, zein Orendain aldera joateko, saihesbidea erabili beharko da. Behin ekitaldia amaituta, egoera normaltasunera itzuliko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!