Ohiko osoko bilkura egingo du bihar Alegiako Udalak

Ataria 2023ko abenduaren 20a

Udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da. 2024ko udal aurrekontua landuko dute, besteak beste.

Bihar, osteguna, Alegiako Udalak abenduko ohiko osoko bilkura egingo du. Urte honetako azkena izango da, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da. Landuko dituzten gaien artean daude 2024ko udal aurrekontua eta Euskal Herriko  Pentsiodunen Elkarteak aurkeztutako mozio bat.

Udaletik gogorarazi dute saioak irekiak izaten direla, eta herritar orok bertatik bertara jarraitu ahal izango duela. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!