Plaza dantza ikastaroa egingo du Sutarri dantza taldeak

Ataria 2023ko abenduaren 7a

Abenduaren 14tik 28ra eman ahalko da izena; ikastaroa, berriz, urtarrilaren 9tik martxoaren 26ta egingo dute.

Plaza dantzen ikastaroa egingo du urtarriletik martxora Alegiako Sutarri dantza taldeak. Saioak astearte arratsaldeetan izango dira 19:30etatik 20:30era, eta fandangoa eta arin-arina irakatsiko dituzte, besteak beste. Ikastaroa urtarrilaren 9an hasiko da, eta martxoaren 26ra bitarte iraungo du.

Hamasei urtetik gorakoentzat antolatu dute, eta aurrera egiteko, gutxienez, sei parte hartzailek eman beharko dute izena.

Izena emateko epea abenduaren 14tik 28ra zabalduko da eta bi modutan egin ahal izango da: aurrez aurre kultur etxean edo telefonoz 616 648 413 zenbakira idatzita. Ikastaroak 60 euroko prezioa izango du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!