Datorren astean itxita egongo dira Alegiako Udalaren zenbait azpiegitura

Ataria 2023ko abenduaren 1a

Kultur etxea eta liburutegia itxita egongo dira abenduaren 7an. Elorri pilotalekua, berriz, 6an, 7an eta 8an egongo da itxita, ezkerreko paretan egin behar dituzten lan batzuk direla medio.

Datorren asteko egun batzuetan herriko zenbait azpiegitura itxita egongo direla jakinarazi du Alegiako Udalak. Elorri pilotalekua itxita egongo da abenduaren 6tik 8ra ezkerreko paretan egin behar dituzten lan batzuk direla-eta. Horiek amaitutakoan normaltasunez erabili ahal izango da pilotalekua.

Horiez gain, abenduaren 7an itxita egongo dira kultur etxea eta liburutegia ere. Gimnasioko erabiltzaileek, berriz, txartelen bidez sartu ahal izango dute bertara: 7:00etatik 21:00etara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!