Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunean elkarretaratzea egin zuten Alegian, udaletxe aurrean. 'Ezta bat gutxiago ere' lelodun oihala zintzilikatu zuten udaletxeko balkoitik, eta plazan 'indarkeria matxistarik gabeko bizitzak' zioen pankartak hartu zuen erdigunea.