Alex Txikonen hitzaldia izan zuten atzo Alegian

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Alpinista lemoarrak ‘Manaslu neguan’ liburua aurkeztu zuen eta orain arte egindako espedizioen inguruan aritu zen.

Alex Txikon alpinistak hitzaldi bat eskaini zuen atzo arratsaldean kultur etxean, Alegiako Mendi Asanbladak antolatuta. ‘Manaslu neguan’ izeneko liburua aurkezten ari da eta lan horren inguruan aritu zen kultur etxeko areto nagusian.

Horrez gain, orain arte egin dituen espedizioetako bizipenak ere kontatu zituen eta datorren astean abian jarriko duen erronka berriaren inguruan ere aritu zen. Neguko igoeretan murgilduta dabil azken urteetan eta datorren astea abiatuko da Annapurna mendiko tontorra zapaltzea helburu izango duen espedizio batean.

Hitzaldiaren amaieran liburuak eta posterrak sinatu zituen Txikonek eta Alegiako Mendi Asanbladak eskerrak eman dizkie hitzaldira hurbildutako herritarrei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!