Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2023

Bihar eskainiko dute ‘Arnasa betean’ dokumentala Alegiako zineman

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Azaroaren 25aren harirako ekimenen barruan antolatu dute proiekzioa, eta parte hartuko dute Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi zuzendariek.

Bihar, 19:30ean proiektatuko dute ‘Arnasa betean’ dokumentala Alegiako zineman. Azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta antolatu dute proiekzioa Alegiako Udalak eta Eztanda talde feministak. Emanaldian parte hartuko dute Rosa Zufia eta Bertha Gaztelumendi zuzendariek.

Dokumentala Donostiako Zinemaldiaren 71. edizioan estreinatu zen, Euskal Zinemaren Galaren barruan; Euskadiko Filmategiak antolatutako Euskal Zinemagileak zikloaren hirugarren edizioa inauguratu zuen; TIFF Tokyo International Film Festival jaialdian parte hartu zuen; Madrilgo Emakumeen aldeko VI. Zinemaldian aurkeztu zen; Iruñeko XVIII. Mundua eta Giza Eskubideak Zinema Erakusketan ere aurkeztu zen; ZINEBI - Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 65. edizioan aurkeztu zen, Bertoko Begiradak sailean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!