Eguerdiko 14:00ak arte itxita egongo da Alegiako San Juan kalea

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Udaleko langileek garbiketa lanak egingo dituzte eremu horretan eta ezingo da aparkatu eta ibilgailuekin sartu.

Gaur goizetik eguerdira, 8:00etatik 14:00etara, itxita egongo da San Juan kalea Tontokaletik Kalegoraraino. Alegiako Udaleko langileek garbiketa lanak egin behar dituzte eremu horretan eta hori dela eta, aipatu ordutegian eremu horrek ibilgailurik gabe egon beharko du eta sarbidea ere itxita egongo da.

Sarbide itxita egongo bada ere, eremu horretako garajeetako erabiltzaileek atera ahal izango dute. Behin lanak amaituta, ohiko funtzionamendua berreskuratuko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!