Iñaki Artolak Baikorekin duen hitzarmena berritu du

Ataria 2023ko azaroaren 8a

Argazkia: 'baikopilota.eus'

Bi urteko luzapena hitzartu du alegiarrak bere egungo enpresarekin. Baikori egindako adierazpenetan, «oso pozik» agertu da Artola.

Larunbatean estreinatuko du kontratu berrria Iñaki Artolak, Tolosako Beotibarren. Bertan, lau eta erdiko promozio mailako finala jokatuko da. Jaialdiko lehen partidan izango da alegiarra, Albisurekin bikotea osatuz. Aurkariak Elezkano II-Rezusta izango dituzte.

Lehen adierazpen horien arabera, pilotan jarraitzeko gogo handiarekin dagoela esan du alegiarrak: «Enpresak ere bere konfiantza adierazi dit, beraz, ondo iritsi gara akordio batetara. Oso pozik nago beste bi urtez Baikon jarraitu ahal izango dudalako, gerra ematen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!