Guraso Txokoa zerbitzua jarri dute martxan Alegian

Ataria 2023ko azaroaren 7a

Dagoeneko erabilgarri dago, eta izena eman behar da erabili ahal izateko.

Alegiako Udalak Guraso Txokoa zerbitzua jarri du martxan: 0tik HH5 bitarteko haurrei zuzendutako zerbitzua. Astelehenetik ostiralera 16:00etatik 18:00etata martxan izango da eta, gehienez, 20 haur egon daitezke gela barruan batera. Uneoro, gutxienez, heldu bat egongo da gelan eta gehienez bost haur egon daitezke heldu bakar batekin; pertsona heldu hori izango da bertan dauden haurren arduradun. Haurrek gela barruan egon beharko dute denbora guztian, eta edukiera betetzen bada, gehienez ordubete egon ahal izango da Guraso Txokoan. 

Kultur etxeko hirugarren solairuko 3. gelan kokatuta dago. Garbiketaren inguruan, eguneroko garbiketa erabiltzaileen esku geratzen da eta astean behin, garbiketa sakonagoa egin beharko da.

Izena emateko orria betetzea eta aurkeztea da zerbitzua erabiltzeko baldintza bakarra. Lotura honetan eskuratu daiteke izena emateko orria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!