Herritar guztientzako festa eguna

Josu Artutxa Dorronsoro 2023ko urriaren 28a

Alegiako lagun talde batek antolatuta, Anormalan Eune ospatzen ari dira gaur herrian. Egun guztirako egitarau zabala prestatu dute.

Goizean, txupinazoaren ondoren, kalejira egin du herriko erraldoien konpartsak, eta argazki zaharrak ikusteko aukera izan da plazan; zenbait herritar, photocall-ean argazkiak egitera ere animatu dira.

Une honetan bazkaria egiten ari dira plazan, eta honakoa izango da arratsalderako ekintza zerrenda:

  • 17:30. Zirko loretsua, Lapurretak antzezlanarekin.
  • 19:00. Erromeria. Intxausti ta Larrañagarekin.
  • Iluntzean. Akerrave, DJ Kraken, Anormal Session, Festa Isila, Xubeldiaren entzierroa, Balerioneko erronka.
  • 22:24. Ilargi betea eta eklipsea.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!