Iñaki Artolak garaipen handia lortu du Elordiren aurka

Ataria 2023ko urriaren 21a

12-18 joan da galtzen alegiarra. Azken 10 tantoak jarraian egin ditu. Final laurdenetako ligaxkan garaipen batekin jartzen da eta Peña II.aren aurkakoan erabakiko da finalerdietan izango den edo ez.

Iñaki Artolak handia egin du gaur Tafallan. Partida ia galdurik izan du alegiarrak, baina bigarren atsedenalditik bueltan, tanto guztiak egin eta 22ra iristea lortu du.

Partida hasiera orekatua izan da. Zortzina ere berdindurik joan dira, baina hor tartea zabaldu du Elordik. Dena galdurik zegoela zirudien, markagailuak 12-18koa erakusten zuenean. Dena ilun izan arren, partidatik ez da atera alegiarra eta ligaxkako lehen garaipena lortu du.

Bihar jokatuko dute Altuna III.ak eta Peña II.ak euren arteko lehia Eibarko Astelena pilotalekuan. Amezketarrak eta tolosarrak garaipen bana dute finalerdietako ligaxkan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!