Alegiako Udalak 133.000 euroko diru laguntza jaso du kultur etxeko aldagelak berritzeko

Ataria 2023ko urriaren 13a

Azaroa amaitu aurretik aurkeztu beharko dute behin betiko proiektua eta lanak 2024an zehar gauzatuko dituzte.

Alegiako Udalak 133.000 euroko diru laguntza jaso du kultur etxeko aldagelak berritzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak ekainaren 26an argitaratu zuen diru laguntzen iragarkia eta udalak hilabeteko epea izan zuen proiektua aurkezteko. Udalaren ustez zaharkituta zeuden aldagelak: "Gaur egun gune horrek eskaintzen dituen zerbitzuetarako zaharkituta zeuden aldagela horiek eta diru laguntza horri esker, behar bezalako aldagelak izango dituzte instalazio horiek, lanak gauzatzen direnean".

Azaroa amaitu aurretik aurkeztu beharko dute behin betiko proiektu teknikoa eta, azaldu dutenez, berritze lanak 2024an zehar gauzatuko dira eta datorren urteko azaroaren 30a baino lehen amaituta egon beharko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!