Ostegunean eta ostiralean itxita egongo da Alegiako Inaxio Begiristain kirol eta kultur etxea. Urriaren 12ko jai egunaren segidako zubi eguna izango da 13a eta itxita egongo da. Bide beretik, liburutegia ere itxita egongo da egun horietan. Gimnasioko erabiltzaileek txartelekin sartu ahal izango dute 07:00etatik 21:00etara.