Artisau eta baserritarrek hartu dute plaza

Leyre Carrasco 2023ko irailaren 24a

XVI. Artisau eta Nekazal Azoka Berezia egin dute goizean Alegian; 30 postu inguru izan dira guztira.

Festa giroan ospatu dute azoka, Alegian. Hamaseigarren edizioa izan dute aurtengoa, eta inoiz baino postu gehiago izan ditu. Hain zuzen, 30 postu inguru jarri dituzte, barazki, pintxo, postre, kosmetika, artisau eta denetariko postuekin. Mokadutxorako tartea ere izan dute gerturatu diren herritarrek, izan ere, talo postuak ere ez du hutsik egin.

Orain arte plazan eta taxi geltoki inguruan egiten zuten azoka, baina aurten postu gehiago izan direnez, Kalebehera aldera luzatu dute azoka. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!