Inoiz baino postu gehiago izango ditu Alegiako azokak

Ataria 2023ko irailaren 21a

30 postu jarriko dituzte igandean, XVI. Alegiako artisau eta nekazal azoka berezian; 11:00etatik 14:00etara izango da azoka.

Inoiz baino postu gehiago izango ditu aurtengo Alegiako azokak. Igandean izango da, 11:00etatik 14:00etara, eta 30 postu inguru jarriko dituzte, barazki, pintxo, postre, kosmetika, artisau, poltsa... denetariko postuekin.

Andrea Larrañaga zinegotziak esan duenez, «festa giroan» ospatu nahi dute goiza. Orain arte plazan eta taxi geltoki inguruan egiten zuten azoka, baina aurten postu gehiago izango direnez, Kalebehera aldera luzatuko dute. Beraz, autoentzako pasabidea moztuko dute. Tontokale gaineko bidegurutzetik Orendaingo bidegurutzerainoko tartea itxita egongo da ibilgailuentzat 11:00etatik 14:00etara. Tarte horretan saihesbidea erabili beharko da Orendainera edo Larraitz auzora joateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!