Kalean behera eta gora, korrika

Tolosaldeko Ataria 2023ko ira. 16a, 12:57

Kalebeherako festak ari dira ospatzen alegiarrak. Atzoko ajearen ondoren, gaur goizean umeak izan dira protagonista. Kalebeheran zehar krosa burutu dute, adinka.

Kalebeheran bertan kokatuta zegoen izena emateko mahaia. Parte hartzaileek izena ematerako orduan dortsala jaso, eta adinka antolatu dituzten lasterketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute. Korrikalari guztiek dortsala bueltan entregatzeko garaian domina jaso dute oroigarri gisa.

Gaurko krosa festarako aitzakia izan da: umeak korrika eta familia eta lagunak haiek animatzen harro. Haur hezkuntza mailatik hasita, maila guztietako haur eta nerabeek korri egiteko aukera izan dute.

Hala ere, Kalebeherako festen erdia baino ez da igaro. Oraindik orain, bai gaur eta bai bihar festan murgiltzeko aukera izango dute alegiarrek.

 

  • Irailak 16, larunbata
    • 12:00. Krosa, Roman Ganzarainen omenez.
    • 16:00. Pala txapelketako kanporaketak.
    • 17:00. Ume jolasak. Zinta karrera.
    • 18:00. Txapel jaurtiketa lehiaketa Katxatxa.
    • 21:00. Zahagiardoa.
    • 22:00. Ez da kasualitatea bertso saio musikatua. Bertsolariak: Maialen Akizu, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran eta Eli Pagola. Ixak Arruti gitarrarekin eta Gari Otamendi biolinarekin.
  • Irailak 17, igandea
    • 12:30. Sagardo eta parrila (txorizoa, hirugiharra...)
    • 15:00. Herri bazkaria, paella jatea.
    • 17:30. Gaztetxoen pilotako eta helduen palako finalak.

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!