Elorri Aldapa saskibaloi taldea senior mailako jokalari bila dabil taldea osatzeko

Ataria 2023ko irailaren 14a

Interesa dutenei taldearekin harremanetan jartzeko edo lan saioren batera agertzeko deia egiten zaie.

Elorri Aldapa saskibaloi taldea 2023-2024 denboraldirako senior mailako gizonezkoen taldea osatzeko jokalari bila dabil. Irailaren amaieran hasiko den denboraldian Gipuzkoako bigarren mailan ariko da taldea eta denboraldiari behar besteko bermearekin ekiteko, gutxieneko jokalari kopuru bat osatu nahi dute.

Gauzak horrela, saskibaloian aritzeko gogoa dutenei taldearekin bat egiteko deia egiten zaie. «Giro ederra» duen talde bateko kide izateko aukera eskaintzen du Elorri Aldapak, «talde izaera guztiaren gainetik jarrita, denboraldi berriak ekarriko dituen erronkei aurre egiteko ezinbestekoa dena».

Interesa dutenek taldearekin harremanetan jarri behar dute. Alde batetik, 646 54 52 01 zenbakira Whatsapp mezu bat bidali daiteke. Bestetik, elorri.aldapa@gmail.com helbidera idatzi daiteke, eta azkenik, taldearen Instagram kontuaren bidez ere jarri daiteke harremanetan.

«Zalantzan baldin bazaude edo zalantzan dagoen norbait ezagutzen baduzu, animatu. Ez zarete damutuko», esan dute Elorri Aldapa taldekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!