Torneoa etxekoentzat izan da

Ataria 2023ko irailaren 12a

Intxurre futbol taldeak 3. Bertako Igogailuak Saria torneoa irabazi zuen larunbatean Segura taldearen aurka, Elorri futbol zelaian.

Lau partida jokatu zituzten, bi jubenil mailan, bat kadeteetan eta bestea infantiletan. Alegiako klubak bi partida irabazi, bat galdu eta beste bat berdindu zuen. «Giro ederrean eta kiroltasunez pasa genuen eguna, eta eskerrik asko Segura taldeari izandako portaerarengatik», azaldu dute Intxurre klubeko ordezkariek.

Argazkiak: Patxi Renobales

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!