Bertako Igogailuak sariaren hirugarren ekitaldia, etzi

Ataria 2023ko irailaren 7a

Irailaren 9an, larunbata, Bertako Igogailuak torneoaren hirugarren ekitaldia jokatuko da Alegiako Elorri zelaian.

Intxurre eta Segura Aizkorri Futbol eskolako taldeen arteko lau partida jokatuko dira egun osoan zehar. Goizean infantil eta gorengo jubenilen mailetako partidak jokatuko dituzte. 09:30ean Intxurre eta Aizkorri Goierri neurtuko dira infantil mailan eta 11:30ean Intxurrek Segura Goierri izango du aurkari jubenilen gorengoen mailan.

Arratsaldean beste bi partida jokatuko dira. 15:00etan ohorezko kadeteen mailako partida jokatuko da Intxurreren eta Segura Goierriren artean, eta, azkenik, 17:15ean, aipatu bi taldeak ariko dira, jubenilen lehen mailan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!