Pasai Donibanera eta Hondarribira irteerara joateko txartelak astelehenetik aurrera salgai

Ataria 2023ko abuztuaren 29a

Alegiako jubilatuek Pasai Donibanen eta Hondarribin goiza pasata, Oianume sagardotegian bazkalduko dute; irteerako txartelak irailaren 4tik 9ra eros daitezke, elkartearen egoitzan, 11:00etatik 12:00etara.

Alegiako jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du Pasai Donibanera eta Hondarribira, irailaren 20rako. 09:15ean autobusez abiatuko dira zubitik eta 10:00etan Pasai Donibanera iritsiko dira. Ordu eta erdiz bertan ibili ostean, 11:30ean, Hondarribira joango dira eta bertan ibiliko dira 13:45 arte. Ordu horretan, Oianume sagardotegira abiatuko dira eta bertan bazkalduko dute. Bazkalostean, Alegiara itzuliko dira.

Irteera horretan parte hartu nahi dutenek txartelak erosi beharko dituzte aurrez. Irailaren 4tik 9ra erosi ahal izango dira, elkartearen egoitzan, 11:00etatik 12:00etara. Bazkideentzat 35 eurokoa izango da prezioa eta bazkide ez direnentzat 37 eurokoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!