Irailaren 4ean eta 5ean hondakin organikoentzako poltsak jasotzeko aukera

Ataria 2023ko abuztuaren 28a

Kultur etxean egingo dute banaketa bi egunetan, 10:30etik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

Abuztu hasieran hondakin organikoentzako poltsak banatu zituen Alegiako Udalak. Egun haietan jasotzerik izan ez zuten herritarrek irailaren 4ean eta 5ean izango dute horretarako aukera, goizez zein arratsaldez. Etxe bakoitzeko banatuko dira poltsak eta etxebizitza bakoitzak 74 poltsa jasoko ditu. Poltsak jasotzerako orduan nortasun agiria edo identifikazio dokumentu bat aurkeztu beharko da eta adin txikikoei ez zaizkie banatuko. Abuztu hasieran poltsak jaso zituztenei ere ez zaizkiela banatuko jakinarazi du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!