Azoka berezirako izena emateko epea irailaren 7tik 15era zabalduko dute

Ataria 2023ko abuztuaren 26a

Irailaren 24an izango da Artisau eta Nekazal Azoka Berezia; postua jarri nahi duenak aurrez apuntatu beharko du.

Alegiako kultura batzordea udazkeneko ekitaldiak prestatzen hasi da, eta urtaro aldaketaren bueltan, Artisau eta Nekazal Azoka Berezia antolatu dute irailaren 24rako. 11:00etatik 14:00etara bitartean egongo dira postuak plazan. Posturen bat jartzeko interesa dutenek irailaren 7tik 15era bitartean eman beharko dute izena. Hilaren 7an, 9:00etan zabalduko da epea.

Interesatuek udal webgunearen lehen orrian topatuko dute izena emateko galdetegia. Erantzuterakoan, postuan eskainiko diren produktuen eta beharrezko zaizkien azpiegituren berri ere eman beharko dute. Interesa duen orok eman ahal izango du izena eta epa amaitu aurretik udalak eskura dituen mahaiak agortzen badira, izena emateko aukera itxi egingo da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!