Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxeko bazkideek astelehenetik igandera 7:00etatik 21:00etara erabili ahal izango dute gimnasioa hemendik aurrera. Orain arte, asteburuetan, 8:00etatik aurrera egoten zen erabilgarri eta orain ordubete aurreratu da. Erabiltzaileek txartelak eguneratzera pasa beharko dute kultur etxeko harreratik, txartelak ordutegi berrira egokitzeko.