70 lagun inguru elkartu ziren Alegiako jubilatuen bazkarian

Ataria 2023ko uztailaren 4a

Adinez nagusienak diren bazkideei ematen zaizkien oroigarriak Javiera Zubillagari eta Juan Jose Aiestarani eman zizkieten.

Uztaileko lehen asteburua berezia izaten da Alegiako jubilatuen elkartearentzat. Urtero bazkideen bazkaria egiten dute eta aurtengoa ez da salbuespena izan. 70 lagunetik gora elkartu ziren igandean, kultur etxean bazkaltzeko. Giro ederrean bazkaldu zuten eta bazkalostea ere atsegina izan zen. Elkarteak, adinez nagusienak diren bazkideak omentzeko ere baliatzen du asteburu hori. Aurten, Javiera Zubillaga eta Juan Jose Aiestaran izan dira bazkide omenduak. Regina Sorarrain Alegiako alkatea eta Jesus Ruiz jubilatuen elkarteko zuzendaritzako kidearen eskutik jaso zituzten oroigarriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!