Atez ateko hondakin bilketa sisteman erabilitako ontziak itzultzeko aukera izango dute herritarrek gaurtik ostegunera bitartean. 20:00etatik aurrera, zabor bilketen guneetan utzi behar dira. Bata bestearen barruan pilatuta, ahalik eta modu txukunenean uzteko eskatu dute.
Bide batez, hondakinak dagokien edukiontzira bota behar direla gogorarazi du udalak, lurrean utzi gabe.