Intxurreko pilotariek beste bi txapel jantzi dituzte asteburuan

Ataria 2023ko ekainaren 27a

Alegiako Elorri pilotalekuan lau eta erdiko finalak jokatu zituzten, ostiralean; bestetik, Aratz Irazustabarrenak Urretxuko Binakako San Joan Txapelketako finala irabazi zuen.

Kadeteen 2. mailako ekialdeko finalean, Josu Collado alegiarrak 22-12 irabazi zion Behar Zana taldeko Zufiriari. Kadeteen 1. mailako Udaberri Txapelketako finalean, Harkaitz Murua altzotarrak 22-11 hartu zuen mendean Unax Madina Intxurre Pilota Eskolako pilotari beasaindarra.

Bestetik Aratz Irazustabarrenak Urretxuko Binakako San Joan Txapelketako finala irabazi zuen Kanabalekin bikotea osatuz, Azketa-Elizegi bikoaren aurka: 22-9.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!