Alegian uda hasierako kultur egitaraua prestatu dute

Ataria 2023ko ekainaren 15a

Alegiako Kultura batzordeak prest du uda hasierarako kultur egitaraua. Ekainaren 22an hasi eta uztailaren 8ra bitartean, zazpi ekitaldi izango dira guztira.

Kale antzerkiak, kirol jarduerak edota tailerrak antolatu dituzte, adin guztietako herritarrei zuzenduta. «Festen atarian motorrak berotzen joateko balioko du», adierazi dute.

Egitarauko lehen ekitaldia ‘Saguzarrak gure bizilagunik onenak’ tailerra izango da. Eguraldi txarrak eraginda atzeratu egin behar izan zuten saguzarrak behatzea ahalbidetzen duen saioa, eta orain, hilaren 22an, osteguna, egingo dute; 21:15ean elkartuko dira plazan. Izena emateko epea berriz zabaldu dute. Aurreko datarako izena eman zutenek eta joan nahi dutenek berriz eman beharko dute izena eta aurrekoan joan ezin zutenek eta orain joan nahi dutenek ere izango dute aukera. Lotura honetan edo kultur etxean eman ahal izango da eta ekainaren 19a izango da azken eguna.

Egitaraua:
  • Ekainak 22, osteguna
    • 21:15. ‘Saguzarrak, gure bizilagunik onenak’ tailerra, plazan.
  • Ekainak 23, ostirala
    • 21:00. San Juan sua plazan. Sutarri dantza taldeak parte hartuko du eta herritar talde batek San Joan zortzikoa abestuko du Txintxarri Abesbatza kultur elkartearen ekimenez. 
  • Ekainak 24, larunbata
    • San Juan eguneko zahagi ardoa, plazan.
  • Ekainak 29, osteguna
    • 19:00. Haurrentzako kale antzerkia, plazan, Deabrukeriak taldearen eskutik: Plaza abordaia!.
  • Uztailak 1, larunbata
    • 16:00-20:00. Street Basket Alegia 2023 Txapelketa, kuadrilla artekoa, Larraitz auzoko plazan.
  • Uztailak 6, osteguna
    • 19:30. Trapu zaharra taldearen eskutik kale antzerkia plazan: Mesede bat egitearren.
  • Uztailak 8, larunbata
    • 9:00-13:00. Street Basket Alegia 2023 Txapelketa. Infantil eta kadete mailak. Larraitz auzoko plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!