Udaberri Txapelketako finalak jokatuko dituzte Intxurreko pilotariek

Ataria 2023ko ekainaren 14a

Ostiralean izango dira eskuz binakako gizonezkoen alebinen eta infantilen bigarren mailako finalak, 18:30ean hasita, Elorri pilotalekuan.

Intxurreko pilotariek Udaberri Txapelketako finalak jokatuko dituzte, ostiralean, Elorri pilotalekuan. 18:30ean hasiko da jaialdia eta eskuz binaka, gizonezkoen alebinen eta infantilen bigarren mailako finalak jokatuko dira. Alebinetan, Intxurreko Azpilikuetak eta Garmendiak Pagazpeko bikotearen aurka jokatuko dute, eta infantiletan, Intxurreko Garaikoetxeak eta Leok, Aretxabaletakoak izango dituzte aurkari. Jaialdi berean, Gipuzkoako Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdia ere jokatuko da. Gizonezko kadeteen lehen mailan, Intxurreko Muruak Gaztelekuko Segurolaren aurka jokatuko du.

Larunbatean, berriz, partida bakarra jokatuko da, 9:30ean. Mendebaldeko Lau Eta Erdiko Txapelketako gizonezko kadeteen bigarren mailako finalerdia jokatuko du Intxurreko Colladok, Añorgako Aburuzaren aurka.

Bestetik, Intxurreko neskak palaz 5 eta erdi barruan finalak jokatuko dituzte Hernanin. Jubenil 2. mailan Ainhoa Ugartemendia ariko da eta nagusien 2. mailan Anne Agirre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!