Aurrera Alegia taldeak eskerrak eman dizkie herritarrei

Ataria 2023ko ekainaren 13a

Udal hauteskundeetan botoa ematera joan diren guztiei eskerrak eman nahi dizkie Aurrera Alegia taldeak; larunbateko kargu hartze ekitaldira bertaratzeko gonbidapena luzatu die.

Aurrera Alegia taldeak irabazi zituen udal hauteskundeak Alegian eta taldeak eskerrak eman nahi dizkie herritar guztiei, beraiengan «jarritako konfiantzagatik». Regina Sorarrain zerrendaburuak parte hartzea nabarmendu du: «Argi ikusi da udal hauteskundeetan parte hartzeari garrantzia eman diola herriak, abstentzioa inguruko herrietako baxuena izan baita Alegian». Abstentzioa %25,6koa izan zen.

2019ko udal hauteskundeetatik 40 boto gehiago jaso dituztela ere gehitu du Sorarrainek, eta esan du hori ere «poztekoa» dela.

Kargu hartze ekitaldia larunbat honetan izango da, 12:00etan, udaletxeko pleno aretoan. «Ekitaldi irekia denez, herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu bertaratu daitezen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!