Uztailaren 2an Jubilatuen Eguna ospatuko dute Alegian

Ataria 2023ko ekainaren 8a

2015ean gaztain jatea egin zuten Alegiako jubilatuek.

Izena emateko epea ekainaren 12tik 17ra egongo da zabalik, jubilatuen egoitzan; bazkarirako txartelak 20 euroko kostua izango du.

Alegiako jubilatuek festa eguna izango dute uztailaren 2an, jubilatuen elkarteak antolatuta. 11:15ean, hildako bazkideen omenezko meza izango dute, eta 14:00etan, bazkaria kultur etxean. Bazkalostean, adinez nagusienak diren bazkideei plaka bana emango zaie. Aurten, Javiera Zubillaga Landaburu eta Juan Jose Ayestaran Arin izango dira omenduak.

Izena emateko epea ekainaren 12tik 17ra egongo da zabalik, jubilatuen egoitzan, 11:00etatik 12:00etara, eta txartelek 20 euroko prezioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!