Intxurre Erregional mailakoak Gipuzkoako Kopako txapeldun

Ataria 2023ko ekainaren 5a

Aloña Mendi taldeari 2-0 irabazi zioten larunbatean, Bergaran jokatutako finalean.

Intxurreren golak Egoi Irazustabarrenak eta Hatimek sartu zituzten. Intxurre babestera ehun bat lagunetik gora joan ziren eta «giro oso ona» sortu zuten, klubetik azaldu dutenez eta laguntza hori eskertu die. Orain dela 27 urte,1995-96 denboraldian, lortu zuen Intxurrek aurreko Gipuzkoako Kopa.

Larunbatean bertan, herriko plazan denboraldi amaierako jaia ospatu zuten afaritxo batekin eta opari banaketarekin. Aurreko astean jubenilek irabazitako kopari eta lortutako igoerari errematea eman diote denboraldiari erregional mailakoek lortutakoarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!