Intxurre klubeko jubenilak, txapeldun

Ataria 2023ko maiatzaren 30a

Alegiako Intxurre futbol klubeko jubenil mailako taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi du, Usurbil taldeari penaltietan irabazi ostean.

Partida 2-2 bukatu ondoren eta luzapena jokatu eta gero, penaltiak jaurtitzeko momentua iritsi zen eta hor erabaki zen txapelketa. Donostiako Cesar Benito futbol zelaian jokatu zen partida.

Bestalde, erregional mailakoek Kopako finalerdia zuten jokoan, eta 2-2 amaitu zuten Dunboa Eguzki taldearen aurka etxean jokatutako partida. Ondoren, luzapenean bi gol sartu eta 4-2 irabazi zuten alegiarrek. Larunbatean, 16:00etan, Gipuzkoako Kopako finala dute Aloña Mendiren aurka. Bergarako Agorrosin zelaian izango da partida hori.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!