Udako Pilota Eskola antolatu dute Alegian

Ataria 2023ko maiatzaren 30a

Intxurre Pilota Eskolak antolatuta, 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da. Ekainaren 6a baino lehen eman behar da izena.

Aurten ere, Alegiako Intxurre Pilota Eskolak Udako Pilota Eskola ekimena antolatu du. Ekainaren erdialdean hasi eta uztailean zehar luzatuko da. 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta astean behin, arratsaldez, elkartuko dira; eguna izen ematearen arabera zehaztuko dute. Irakasleak Intxurre Pilota Eskolako kideak izango dira.

Izena emateko udakopelotaeskola2021@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da, ekainaren 6a baino lehen. Mezu horretan, partaideen zenbait datu idatzi behar dira: izen-abizenak, adina, ikasturtea, kontakturako telefono zenbakia eta posta elektronikoa. Ondoren, pilota eskolako ordezkariak harremanetan jarriko dira izena emandako parte hartzaileen gurasoekin, informazio zehatzagoa emateko. Izen emate bakoitzaren kostua 15 eurokoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!