Orain finala irabaztera

Ataria 2023ko maiatzaren 24a

Argazkia: Felix Irazustabarrena

Jubenil mailako futboleko Intxurre taldeak Gorengo mailara igoera lortu du, igoera fasean bere multzoan lehen postuan geratu ondoren.

Larunbat honetan, 1. Mailako finala jokatuko du Usurbilen aurka, 16:00etan Donostiako Cesar Benito zelaian. Bestalde, Erregional mailan dagoen Intxurre senior taldeak Kopako finalerdia jokatuko du, larunbatean, 15:30ean, Alegiko Elorri zelaian.

Intxurre futbol klubeko senior taldea, Erregional mailakoa. (Argazkia: Patxi Renobales)

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!