Hauteskunde programa, aurkezpen argazkia eta zahagiardoa

Ataria 2023ko maiatzaren 20a

Maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira, Alegiako EH Bilduk ekitaldia antolatu zuen atzo. Kultur etxean aurrena, programa azaldu zieten gerturatu ziren herritarrei. Ondoren, zubian sostengu argazkia atera zuten, eta azkenik, ekitaldiari zahagiardoarekin eman zioten amaiera.

Edurne Arrayet Garmendia EH Bilduren alkategaiak bideo baten bidez aurkeztu du herri programa. Bertan, Larraitz Ekialderako proiektua; behin betiko osasun etxea; Oria ondoko pasealekua; uda sasoirako ur jolasen parkea; Altzorekin elkarlanerako konpromisoa; hegoaldeko hirigintza proiektua eta osasun publikoa izan ditu hizpide, besteak beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!