Intxurre klubeko jubenilek igoera lortu dute

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Hurrengo denboraldian gorengo mailan jokatuko dute.

Alegiako Intxurre futbol klubeko gizonezkoen lehen mailako jubenilak igoera fasea ari dira jokatzen, eta asteburuan Lagun Onak taldearen aurka 2-0 irabazi ondoren, ziurtatu egin dute mailaz igotzea, oraindik bi jardunaldi falta badira ere igoera fasea bukatzeko. Asteburu honetan etxetik kanpo jokatuko dute Ostadar taldearen aurka eta igoera faseko azken jardunaldia Danena taldearen aurka jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!