Iker Ropero Saizar alegiarra, 17 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatzeko deialdian

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Realeko jokalaria Julen Guerrerok gidatzen duen futboleko 17 urtez azpiko Espainiako selekzioaren lehen deialdian sartu da.

Intxurre futbol klubean hasi zuen bere ibilbidea Roperok eta ondoren Realera joan zen. Espainiako selekzioaren deialdian sarturik, aste honetan egonaldia egiten ari dira Madrilen. Deialdian dauden 26 jokalarien artean, hautatzaileak sei jokalari baztertuko ditu azken deialdia ematerakoan.
 
Europako Txapelketaren azken fasea Hungarian jokatuko da, eta maiatzaren 16an bidaiatuko du Espainiako selekzioak Budapestera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!