Kantu bazkaria egingo dute Intxurre elkartean, Bankako menditarrak taldearekin

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Euskal kantuen bazkaria egingo dute larunbatean, Alegiako Intxurre elkartean.

Behe Nafarroako Bankako menditarrak taldea gonbidatu dute larunbat honetarako alegiarrek. Txintxarri abesbatza kultur elkarteak antolatu duen kantu bazkarian hartuko dute parte. Kantatzeko zaletasunari eusteko antolatu dute ekimena.

Bazkariaren aurretik, kalez kale ibiliko dira kantuan. Kanturako gogoa duten herritarrek aukera izango dute taldearekin batera abesteko. Kaleko ibilbidea amaitutakoan, Intxurre elkartean elkartuko dira bazkaltzeko. Kantuan, akordeoiaren eta gitarraren laguntza izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!