Txintxarriak Martxaneko 40 lagun Donostiako Aquariumean izan dira

Ataria 2023ko maiatzaren 9a

Pasa den ostegunean bisita egin zuten Aquariumera, eta ondoren hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten parte hartzaileek.

Txintxarriak Martxan ekimeneko irteeretan parte hartzen duten adineko alegiarrek irteera berezi bat egin zuten maiatzaren 4an, osteguna. Alegiatik autobusez Donostiara joan ziren eta Aquariumera bisita egiteko aukera izan zuten. 40 laguneko taldea elkartu zen eta behin bisita amaituta, eguraldi ona aprobetxatuz Aquarium inguruan hamaiketakoa egiteko aukera izan zuten eta eguerdian etxera itzuli ziren.

Txintxarriak Martxan 2017an sortutako ekimen bat da adineko pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten eta beraien arteko harremanak sustatu ditzaten. Udala eta osasun etxea dira proiektuaren sustatzaile nagusiak eta hainbat elkartek eta erakundek boluntarioak bidaltzen dituzte irteeretan adinekoei laguntzeko.

Antolakuntzak eskerrak eman nahi dizkie adinekoei irteera honetan parte hartzeagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!