Langaurre Egunerako izena emateko epea, zabalik

Ataria 2023ko maiatzaren 8a

Maiatzaren 21ean ospatuko dute; mendi irteera, tailerra, hamaiketakoa eta bazkaria izango dira eta galdetegi bidez edo kultur etxean eman daiteke izena, hilaren 17a baino lehen.

Maiatzaren 21ean Langaurre Eguna ospatuko da. Kultura batzordeak antolatu duen ekitaldi honek egun osoko egitarau betea izango du eta izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 17ra bitartean, asteazkena. Lotura honetako galdetegian edo kultur etxean eman ahal izango da izena. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du azken urteetan bezala.

Hauxe izango da eguneko egitaraua:

  • 9:30. Mendi irteera abiatuko da Tontokaletik Marea eta Intxurrera.
  • 11:00. Zianotipia + ilustrazio tailerra. ‘K’ Argazki Jaialdiaren barruko ekintza. Izena aurrez eman behar da eta 5 euro ordaindu beharko dira tailerra hasi aurretik. Ondoren, hamaiketakoa.
  • 14:00. Bazkaria.

Kultura batzordeak herritarrak Langaurre Egunean parte hartzera animatu nahi ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!