Bi zati nagusi izango ditu irteerak. Lehen zatian, saguzarren inguruko oinarrizko ezagutza emango dute material desberdinak erabiliz. Behin ilundutakoan, paseo bat emango dute eta ultrasoinu detektagailuekin saguzarren presentzia hautemango dute eta espezie ezberdinak identifikatzeko aukera izango da.
Ekimen horretan izena eman nahi dutenek zabalik dute aukera. Kultur etxera bertaratuz edo lotura honetan duten formularioa betez egin dezakete. Azken eguna maiatzaren 17a izango da. «Animatu, aukera polita da eta gure inguruko bizilagunak ezagutzeko», adierazi dute antolatzaileek.