Kantuari lotutako ekimen berriak lantzen eta antolatzen ari da Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkartea. Kantatzeko zaletasunari eutsi nahi dio eta zaletasun hori zabaldu nahi du adin tarte guztien artean. Hori dela eta, euskal kantuen bazkaria egingo dute maiatzaren 13an, Intxurre elkartean. Bazkarirako txartelak kultur etxean egongo dira salgai maiatzaren 5a bitarte, 30 eurotan.