Aurrera Alegiak udal hauteskundeetarako taldea aurkeztu du

Ataria 2023ko apirilaren 24a

«Lanerako gogoz eta ilusioz» dagoen taldea aurkeztu du herri plataformak; aurrez jakitera eman zuen Regina Sorarrain izango dela alkategaia.

Oposizioan lau urtez egon diren kideak daude zerrendan, egindako lanari jarraipena eman nahian, baita lan honetan murgildu nahi duten kideak ere, «herriaren alde lan egiteko prest». Tartean dira, elkarte, batzorde eta herriko zenbait mugimendutan lan egiten duten herritarrak. Herri plataformak adierazi duenez, une honetan, eragile desberdinekin hauteskunde-programa osatzen ari dira.

Aurrera Alegia herri plataformak udal hauteskundeetarako aurkeztuko duen taldea:

  1. Regina Sorarrain
  2. Andrea Larrañaga
  3. Maria Jesus Gaztañaga
  4. Xabi Zabala
  5. Maialen Landart
  6. Pili Palomares
  7. Arantxa Zubillaga
  8. Jasone Oiarbide
  9. Leire Irizar
  10. Josune Herrero
  11. Jexux Loidi

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!