Udaberrirako kultur egitarau zabala prestatu dute Alegian

Ataria 2023ko api. 18a, 07:58

Alegiako Kultura batzordeak antolatu du eta guztira hamalau ekitaldi izango dira, ekainaren 11ra bitarte. Ostiral honetan izango da lehen ekitaldia; Andoni Mutiloak Sex Sua ikuskizuna egingo du, 22:00etan, zinean.

Alegiako Kultura batzordeak antolatuta, ostiral honetan jarriko da martxan Udaberriko Kultur Egitaraua. Apirilaren 21ean hasi eta ekainaren 11ra bitarte luzatuko da eta hamalau ekitaldi izango ditu, batzuk urte sasoi honetan Alegian ohikoak direnak eta beste batzuk, berriak. Ostiral honetan izango da lehen saioa; Andoni Mutiloak Sex Sua ikuskizuna eskainiko da zinean 22:00etatik aurrera. Emanaldi horretarako sarrerak kultur etxean erosi daitezke, sei euroko prezioan.

Egitarauko berritasunetako bat, maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean egingo den ‘K’ argazki jaialdia izango da. Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatu du eta laster ezagutaraziko dute egitaraua.

Ekitaldi guztiei buruzko informazioa Alegiako Udalaren webguneko agenda atalean edo Alegia APP mugikorretarako aplikazioan kontsultatu dezakete herritarrek.

Egitaraua:
  • Apirilak 21, ostirala
    • 22:00. Sex sua ikuskizuna, zinean, Andoni Mutiloaren eskutik.
  • Apirilak 24, astelehena
    • 17:00. Sorgina Txirulina ipuin kontaketa, liburutegian.
  • Apirilak 26, asteazkena
    • 19:00. Elbira dokumentalaren proiekzioa, zinean.
  • Apirilak 27, osteguna
    • 18:30. Loatzo musika eskolaren audizioa, kultur etxean: bonbardinoa, tronboia eta tronpeta.
  • Maiatzak 13, larunbata
    • Txintxarri Abesbatza kultur elkarteak antolatuta, kantu bazkari herrikoia Bankako Menditarrak taldearekin.
  • Maiatzak 17, asteazkena
    • 19:00. ‘Kepa Junkera, berpiztu’ dokumentalaren proiekzioa, zinean.
  • Maiatzak 19-Ekainak 4
    • ‘K’ Argazki Jaialdia, Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatuta.
  • Maiatzak 21, igandea
    • Langaurre Eguna.
  • Ekainak 1, osteguna
    • 17:00. Sutarri dantza taldeko haurren tailerreko kideen emanaldia, kultur etxean.
    • 18:00. Irakurle taldearen saioa, liburutegian, Amaia Goikoetxeak gidatuta. Irene Nemirovskyren Dantzaldia landuko dute, Eider Rodriguezek itzulia. 
  • Ekainak 2, ostirala
    • Eskolako festa.
  • Ekainak 3, larunbata
    • Intxurre futbol taldearen denboraldi amaierako festa, plazan.
  • Ekaina 9, ostirala
    • 22:00. Sutarri dantza taldearen emanaldia, Elorri pilotalekuan.
  • Ekainak 11, igandea
    • Korpus eguneko zahagi ardoa, plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!