2018an eta 2019an jaiotakoentzat dantza tailerra eskainiko du Sutarrik

Ataria 2023ko apirilaren 11

Sei saio izango dira guztira, ekainera bitartean; izena apirilaren 17a baino lehen eman beharko da, kultur etxean edo 616 648 413 zenbakira whatsapp bat bidalita.

Sutarri dantza taldeak 2018an eta 2019an jaiotako haurrentzat dantza tailerra antolatu du. Ostegunetan izango dira saioak, 16:00etatik 17:00etara, Alegiako kultur etxean. Sei saio egingo dituzte guztira: apirilaren 20an eta 27an, eta maiatzaren, 4, 11 18 eta 25ean. Ekainaren 1ean, gurasoentzat emanaldia eskainiko dute kultur etxean, 17:00etan.

Izena ematea kultur etxean edota 616 648 413 zenbakira whatsapp bat bidalita egin beharko da, izen abizenak, jaiotza urtea eta telefonoa zehaztuz. Izena ematearekin batera 25 euro ordaindu beharko dira, transferentzia eginez. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 17an izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!