Altuna III VS Elordi _ Buruz Buruko Finala 2023

Iñaki Artola final-laurdenetatik kanpo geratu da buruz burukoan

Ataria 2023ko apirilaren 10a

Pello Etxeberria izan da final-zortzirenak gainditu dituen azken pilotaria, Alberdiri 22-2 irabazi ondoren, Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Buruz Buruko Txapelketa final-laurdenetan sartu da. Lau pilotariren izenak falta ziren ligaxka osatzeko. Asteburuan jokatu dira kanporaketa horiek, eta Iñaki Artolak txapelketari agur esan behar izan dio. Alegiarrak Elezkano II.aren aurka jokatu zuen igandean, Bastidan. 22-19 galdu zuen 55 minutu iraun zuen partida. Elezkano II.ak 17 tanto egin eta 4 pilota galdu zituen. Artolak, aldiz, 15 egin eta 5 galdu.

Elezkano II.a eta Peio Etxeberriarekin batera, Dario eta Elordi sailkatu dira final-laurdenetako ligaxkarako. Bertan, Erik Jaka, Jokin Altuna, Joseba Ezkurdia eta Unai Laso izango dituzte zain.

Ligaxkako lehen partida apirilaren 14an jokatuko da Azkoitian, Dario eta Peio Etxeberriaren artekoa. Hurrengo egunean, Iruñean, Elezkano II.ak eta Elordik neurtuko dituzte indarrak. Asteburuko azken partida Ezkurdia eta Jakaren artekoa izango da, igandez, Eibarko Astelenan. Unai Lasok eta Jokin Altunak Bilbon jokatuko dute, apirilaren 23an.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!