Alegiako jubilatuek irteera egingo dute Lizarraldera, apirilaren 27an

Ataria 2023ko apirilaren 10a

Izena emateko epea gaurtik hilaren 15era bitarte luzatuko da (goizez) eta txartelek 35 euroko prezioa dute.

Alegiako Jubilatuen elkarteak irteera bat antolatu du apirilaren 27rako, osteguna. Nafarroara joango dira eta Lizarraldean ibiliko dira. 9:15ean zubitik aterako dira autobusez eta 10:30ean Garesen egingo dute lehen geldialdia. 11:30ean Lizarrara joango dira eta 14:30ean Murugarrengo Aldaiondo sagardotegian bazkalduko dute, ohiko sagardotegiko menuarekin.

Irteera horretara joan nahi dutenek apirilaren 10etik 15era eman beharko dute izena, 11:00etatik 12:00etara jubilatuen egoitzan. Txartelek 35 euroko prezioa izango dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!