Batez ere, izena eman nahi duten ikasle berrien gurasoei zuzendua dago saioa, 2010 eta 2012 urtean jaiotako haurren gurasoei, alegia. Izan ere, pilota eskolaren funtzionamenduaren berri emango dute. «Era berean, gure asmoa, ekainera arteko gure entrenamenduetara nahi duenari ateak ireki eta bertan parte hartzeko aukera ematea izango da», adierazi dute eskolako kideek.
Bilerara joateko interesa dutenek, mezu bat bidali behar dute udakopelotaeskola2021@gmail.com helbide elektronikora, bai izena ematek, baita inolako konpromisorik gabe edozein informazio mota jasotzeko edo zalantzak argitzeko ere.